FIBERMUA: Internet a lo grande

  • ermua
  • ermua
  • ermua
ermua

Zer da proiektu hau?

Fibermua Ermuko Udalak suspertu duen banda oso zabaleko komunikazio-sare bat da. GPON sare bat da, (Gigabit-capable Passive Optical Network), osagarri guztiak estandarrak izanik, teknologia eskalagarriak erabiltzen dituena, hots, erraz hazi eta beharrezko tamainari egokitu daitezkeenak. PROMOSA Udal Sozietate Anonimoa ari da sarea zabaltzen, bera delako sarearen jabea eta berorren ustiapenaren arduraduna.

Udalak abiarazi duen Zuntz Optikoko Sareak ahalmen handiko Internet konexioko aurreneko postuetan ipintzen du gure udalerria. 5 milioi euroko aurrekontua izanik, proiektu aitzindari honek 16.500 biztanleko herri batek Europako zerbitzurik punta puntakoenen pareko zerbitzu ba edukitzea suposatzen du.

Sare honek gure udalerrian instalatutako enpresei eta herritarrei balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzea ahalbidetu dezake.

innpulso Ayuntamiento de Ermua Promosa