FIBERMUA: Internet a lo grande

  • ermua
  • ermua
  • ermua
ermua

galderarik ohikoenak

Bidali gaitzazu zure galderak


STB-aren (TB dekodetzailearen) eskuliburua
Noiz sartu ahal izango naiz sarera?
Sarearen hedapena zonaldeka egingo da. Horrekin batera deitu egingo zaie auzo bakoitzeko auzotarrei beraien etxebizitza edo saltokia sarera konektatzeko baimena eman dezaten. 2013 urtearen amaiera aldera hedapen-fase hau udalerri guztira eginda egotea espero da.
Behin sarean alta emandakoan, norekin jarriko naiz harremanetan arazo edo zalantzaren bat eduki ezkero?
Sarearen bidez zerbitzuak ematen hasten diren momentuan bezeroaren arretarako telefono zenbaki bat emango zaie alta eman duten pertsona guztiei, zerbitzuaren inguruko zalantzak eta gorabeherak komunikatu ahal izateko.
Zein zerbitzu eta funtzio eskaintzen dira egun?

1.000 Mbps-rainoko abiadura Internetetik deskargatzeko eta 200 Mbps-rainokoa gora kargatzeko.

Ondokoa eskaintzen duen Wired TV plataforma:

  • Azken hiru egunetako telebista-programak USB edo hodeian automatikoki grabatzeko aukera.
  • Emanaldia utzi zen unetik aurrera hastea.
  • Programazio guztiaren gida: kanal guztien informazio osoa (TDT, Internet eta ordainpekoak).
  • Irekian ematen diren kanalak eta ordainpekoak, eta ordainpeko bideokluba.
  • Eduki digital pertsonalak telebistan ikusteko aukera (USB edo disko gogor bidez).
  • Web nabigatzaile integratua, urrutiko kontrolez interneten nabigatzeko.
  • Aplikazio elkarreragileak eta Interneteko edukiak.
Zenbat ordaindu beharko dut sarera etxetik sartzeagatik?
Hedapen-fase honetan PROMOSAri sarea etxera edo saltokira arte eramateko baimena ematen dieten haiek ez dute instalazio edo ekipamenduaren kosturik ordaindu beharko. Internet, telefono eta/edo telebista-zerbitzuak kontratatzen dituzten pertsonek bakarrik ordainduko diote zerbitzua ematen dien telekomunikazioetako operadoreari hilabetean dagokien kuota.
Zer instalatu beharko didate etxean sarera sartu ahal izateko?
Zuntz optikoaren sareari amaiera emango dion hargune edo erroseta optiko bat instalatuko da etxebizitzan. Bestalde, Internet, telefono eta/edo telebista zerbitzuak kontratatzen dituztenei ONT bat (seinale-optikoen bihurgailua) instalatuko zaie WiFi routerraren funtzioekin, eta telebistaren dekodegailu bat.
innpulso Ayuntamiento de Ermua Promosa